41. Open Ezkerraldea Basque Country

Euskal Herriko 34. Xake Txapelketa Magistrala

  • EUS
  • ESP
  • ENG

Izen-ematea


Txapelketan parte hartzeko, ezinbestekoa da baldintza bi hauek betetzea:

  1. Orrialde honen amaieran dagoen izena emateko formularioa betetzea.
  2. Dagokion inskripzio-kuota ordaintzea.

Ordainketa-datuak

Ordainketa banku-transferentzia bidez egingo da (ez da onartuko eskuzko ordainketarik eskudirutan) honako kontu-zenbaki honetan: ES34 2095 0087 76 2087 0061 77

Transferentzia egitean, parte-hartzailearen izen-abizenak argi adierazi behar dira. Inskribatuen zerrendan agertzeko, nahitaezkoa da adierazitako kontuan diru-sarrera edo transferentzia eginda izatea.

Inskripzio-kuotak

  • Kuota orokorra: 50 € A-taldea / 40 € B-taldea
  • Sestao Xake Taldea-ko (C.A.S.) eta Portugalete Xake Taldea-ko jokalariak: Doan
  • Tituludunak eta 2.300 FIDE Elo baino gehiago (2026ko iraileko zerrenda): Doan

Taldekako deskontua: 10 inskripzio baino gehiagoko taldeetan izena ematen duten klubentzat, 5 €-ko deskontua egingo da parte-hartzaile bakoitzeko. Itzulketa hori eskudirutan egingo zaio jokalari bakoitzari txapelketa amaitutakoan, betiere partiden % 50 gutxienez jokatu baditu.

Izen-ematean ezer adierazten ez bada, jokalaria bere FIDE Eloari dagokion taldean sartuko da. Hasierako sailkapena FIDE Eloa kontuan hartuta osatuko da.

Jokalari bakoitzaren ardura izango da parte hartzea erabakitzen duen txapelketa bakoitzean talde egokian izena ematea. Era berean, jokalariak egiaztatu beharko du izen-emate zerrendetan eta sailkapenetan bere inguruan agertzen diren datuak zuzenak direla, eta akatsik balego, Txapelketako Antolakuntzari jakinarazi beharko dio. Jokalari bat talde egokian izena emanda ez dagoela edo datu okerren bat nahita eman duela antzemanez gero, txapelketatik egotzia izango da zuzenean.


Onarpen-eskubidea eta Araudia

Antolakuntzak beretzat gordetzen du onarpen-eskubidea. Era berean, txapelketatik kanporatu ahal izango ditu jarrera gatazkatsua duten edo antolakuntzaren erabakiak onartzen ez dituzten jokalariak.

Inskripzioa bertan behera uztea eta itzulketak

  • Epea: Jokalariak antolakuntzarekin harremanetan jar daitezke 2026ko abuztuaren 20a baino lehen, txapelketan parte ez hartzea erabakiz gero kuota itzultzeko eskatzeko.

Inprimakia ezin baduzu behar bezala ikusi, egin klik hemen.