41. Open Sestao Basque Country

Euskal Herriko 34. Xake Txapelketa Magistrala

  • EUS
  • ESP
  • ENG

Izen-ematea


Txapelketan parte hartzeko, ezinbestekoa da baldintza bi hauek betetzea:

  1. Orrialde honen amaieran dagoen izena emateko formularioa betetzea.
  2. Dagokion inskripzio-kuota ordaintzea.

Ordainketa-datuak

Ordainketa banku-transferentzia bidez egingo da (ez da onartuko eskuzko ordainketarik eskudirutan) honako kontu-zenbaki honetan: ES34 2095 0087 76 2087 0061 77

Transferentzia egitean, parte-hartzailearen izen-abizenak argi adierazi behar dira. Inskribatuen zerrendan agertzeko, nahitaezkoa da adierazitako kontuan diru-sarrera edo transferentzia eginda izatea.

Inskripzio-kuotak

  • Kuota orokorra: 50 €
  • Sestao Xake Taldeko (C.A.S.) jokalariak: 30 €
  • Tituludunak eta 2.300 FIDE Elo baino gehiago (2026ko iraileko zerrenda): Doan

Taldekako deskontua: 10 inskripzio baino gehiagoko taldeetan izena ematen duten klubentzat, 5 €-ko deskontua egingo da parte-hartzaile bakoitzeko. Itzulketa hori eskudirutan egingo zaio jokalari bakoitzari txapelketa amaitutakoan, betiere partiden % 50 gutxienez jokatu baditu.


Onarpen-eskubidea eta Araudia

Antolakuntzak beretzat gordetzen du onarpen-eskubidea. Era berean, txapelketatik kanporatu ahal izango ditu jarrera gatazkatsua duten edo antolakuntzaren erabakiak onartzen ez dituzten jokalariak.

Inskripzioa bertan behera uztea eta itzulketak

  • Epea: Jokalariak antolakuntzarekin harremanetan jar daitezke 2026ko abuztuaren 20a baino lehen, txapelketan parte ez hartzea erabakiz gero kuota itzultzeko eskatzeko.

Inprimakia ezin baduzu behar bezala ikusi, egin klik hemen.